
Itsas Bidaiak
Uda da uretara salto egiteko sasoirik aproposena
Hamar urte baino gehiago daramatzagu udako denboraldian itsas bidaia ikastaroak antolatzen. Eta sortzen den giroa hain da ederra, astebeteren buruan askok ez dutela lurrera bueltatu nahi izaten!
Ikastaro hauek nagibatzea nahi duten guztientzat dira, eskifaia-kide ona izateko ezagutza praktikoa nahi duenarentzat eta nabigazioko oinarrizko kontuetan aise laguntzeko gai izatea nahi duenarentzat, baina batez ere nabigatzen ikasten duten bitartean primeran pasatu eta topera disfrutatu nahi duten guztientzat.
Itsas bidaia ikastaroak Getaria, Pasai San Pedro eta Pasai Donibane bezalako kostaldeko herriak ezagutzeko aukera emango dizu. Eta jada ezagutzen badituzu, ba beharbada haietara lehen aldiz itsasotik iristeko aukera.
Ikastaroak erabat praktikoak dira, eta besteak beste honakoak ikasiko dituzu: belak igotzeko eta jaisteko maniobrak egiten, rizoak hartu, sokak erabiltzen, norabideak eta distantziak egiaztatzen, gobernu elementuak eta piloto automatikoa erabiltzen, aingura botatzeko teknikak…
Ikastaroak 5 egunekoak dira, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 19:30era.
Topalekua: Donostiako kaia (uhartera doazen motordun ontziak ateratzen diren tokia)
Informazio gehiago…

