top of page

Patroia

Ongi etorri Lumara, Ongi etorri etxera

 

Jon Kepa Agirrezabalaga Azanza naiz, Txonpe bezala ezaguna. Zumaian jaio nintzen, 1961ean. Umetatik itsasoa da nire pasioa. Gaztetan soroslea izan nintzen Itzurungo hondartzan, eta Gipuzkoan surfa ezagutarazi zuten aurrenetako bat ere bai, 80ko hamarkadan.

 

Surf taularekin kolpe latz batzuk hartu ondoren, surfa uztea erabaki nuen. Eta urte askoan lagun izan nuen taula hura nire gaur egungo bidailagun fidelak ordezkatu zuen: 12 metro luze den Luma izeneko belaontziak.

 

Nabigatzaile bakartia naizela esango nuke. Konponbide xumeak topatzen disfrutatzen dut, edozein motatako itsasontzietan sor daitezkeen arazoak konpontzen eskura dauden baliabideekin. Nire hobbyak: lainoak irakurtzea eta izurdeekin nabigatzea.

 

Skipper profesional moduan egin dut lan Mediterraneoan; hain zuzen ere Balear uharteeran, Denian, Sardinian, Korsikan, Sizilian, Turkian, Greziar uharteetan eta Kroazian. Gaur egun aholkulari moduan nabil, eta Bizkaiko Golkotik kanpo nabigatu nahi duten pertsonei laguntzen diet nabigaziorako bide-orriak prestatzen eta teknika espezifikoekin.

 

 

Garraio bidaiak ere dezente egin ditut, besteak beste hauexek: Kanariar uharteak-Zumaia belaontzian, Kanariar Uharteak-Kuba katamaranean, Erresuma Batua-Zumaia atoiontzian eta Bartzelona-Kanariar uharteak belaontzian.

 

 

Itsasoan 25 urtetik gorako eskarmentuarekin, nire bizitzako garai honetan irakasten disfrutatzen dut gehien. Beste pertsona batzuei nire jakituria eta esperientzia transmititzeko aukera ematen dit erakusteak, itsasoaz disfrutatzeko zein ogibide gisa itsasoan bidea zabaldu nahi duten horiei hain zuzen.

 

 

Euskal Kostaldea izugarri maite dut, nire esku ahurra (erdarakada iruditzen zait; nik beste konparazio bat erabiliko nuke euskeraz) baino hobeto ezagutzen dut, eta zu nire belaontzira igotzea nahiko nuke, itsasoz soilik eskura daitezkeen altxor interesgarriak erakutsi ahal izateko. Kostaldeko harribitxiak dira, gaur egun ere askorentzat ezezaguna izaten jarraitzen duen gure kostaldekoak.

 

Itsasontzia

Luma

 

Luma 12 metroko luzera duen belaontzia da. Hiru gela bikoitz ditu, sukaldea, bi komun eta bederatzi lagunendako tokia duen jangela, itsas jarduerak zein aisialdiko jarduerak egiteko aproposa.

 

PNB eta PER itsas titulazioetako praktika arautuak egiteko baimena dauka Lumak, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak emana.

 

Zumaiako kirol portuko pantalanean bizi da.

 

Urtero, udako denboraldian (ekainetik irailera), Luma Kontxako Badian ainguratuta egoten da, Donostian. Handik abiatzen da hainbat tokitara, bide-orriaren arabera (ikus gehiago: itsas turismoa atala) edo antolatzen diren asteroko itsas bidaien arabera (ikus gehiago: itsas bidaia ikastaroa atala). 

Ezaugarriak

 

Itsasontziak derrigorrezko bidaia asegurua eta erantzukizun zibileko asegurua dauzka. 

 

 

Fitxa Teknikoa

 

Izena: Luma

Oceanis 400

2004an matrikulatua 6. zerrendan

Luzera: 11,98 m

Zabalera: 3,95 m

Sakonera: 1,70 m

Gela kopurua: 3 bikoitz

Gehienezko pertsona kopurua: 7

© 2014 ITSASOKO SUSTRAIAK. Powered by TUTTI COMMUNITY

bottom of page