






Jarduerak
7 EGUN, 5 SPOT
Egin lo belaontzi batean eta harrapatu Euskal Kostaldeko olaturik onenak, egunero
Txonpe Nauticak surf egiteko irteerak antolatzen ditu, astebetekoak, Mundaka-Laidan, Orrua-Zumaian, Zarautzen eta Zurriola-Donostian.
Olatu bakoitzak kai bat dauka gertu, belaontzian porturatzeko. Bermeo, Lekeitio, Zumaia, Getaria eta Donostia bezalako herrietan atseden hartu eta bertako udagiro apartaz gozatuko duzu.
Olatuak itsasotik harrapatzea, jendetzatik urrun, eskura duzun esperientzia paregabea da.
Animatu eta salto egin!
Informazio gehiago…





Meteo

Berriak
NAVIGATZAILE IZATEKO BIDE ORRIA
Itsasoa maite duzu eta nabigatzaile izan nahiko zenuke?
Egun batean, itsasoari begira zaudela, konturatzen zara nabigatu eta munduko itsasoak zeharkatu nahi dituzula, hori dela zure ametsa… Egun horretan, itsasoko sustraiek deitu egiten dizute, eta jaramon egiten badiezu, mundu zoragarri bat deskubritzen duzu. Benetan merezi duen abentura da.
Guk lagun zaitzakegu zeharkadi horretan, unean uneko zure beharrei erantzunez.
Lehenengo eta behin nabigatzearen esperientzia eskifaiako kide moduan bizi nahi baldin baduzu, haizearekin eta itsasoarekin taldean disfrutatzeko, orduan gure itsas-bidaia ikastaroa egin dezakezu udako arratsaldeetan (astelehenetik ostiralera).
Informazio gehiago…
Nahi duzuna itsasontzi txikietan nabigatzeko titulua lortzea baldin bada, eta hasiera batean itsas bidaia laburrak egitea, kostaldea ikusmiratik galdu gabe betiere, Oinarrizko Nabigazio Patroi titulua (PNB) ateratzeko presta zaitezke gurekin.
Itsas bidaia luzeak egin nahi baldin badituzu, berriz, 12 milia artekoak eta intrainsularrak, 12 metro luze bitarteko motordun itsasontzietan edo belaontzietan, orduan Jolas Ontziko Patroi titulua (PER) da interesatzen zaizuna.
25 urtetik gorako esperientzia daukagu nabigatzea nahi duten pertsonei laguntzen.
Zure eskura gauzkazu.
Informazio gehiago…




