
Itsas Titulazioak
Uretako motoetan zein itsasontzietan (motordunak edo belaontziak) ibiltzeko, titulu ofiziala lortzea ezinbestekoa da. Bi irizpideren araberakoak dira titulazio ofizialak: itsasontziaren neurriak eta kostaldetik zenbat urrunduko garen.
Txonpe Nautican ikastaro teorikoak zein praktikoak eskaintzen ditugu, homologatuak, ondorengo tituluak lortzeko:






Oinarrizko Nabigazioko Patroia (PNB)
Nahi duzuna itsasontzi txikietan nabigatzeko titulua lortzea baldin bada, eta hasiera batean itsas bidaia laburrak egitea, kostaldea ikusmiratik galdu gabe betiere, titulu hau izan daiteke egokiena zuretzat.
Ikastaroak hala daude osatuta:
-
Alderdi teorikoa
-
Alderdi praktikoa. Segurtasun praktikak, nabigazioa eta maniobrak motordun ontzian eta belaontzian.
Eskuduntzak: Jolas ontziak gidatzea, gehienez ere 8 metro luzekoak belaontzien kasuan, eta 7,5 metro bitartekoak motordun itsasontziak baldin badira. Motorraren potentzia itsasontziaren tamainaren araberakoa izango da, eta itsasontzia ezingo da 5 milia baino gehiago urrundu, edozein norabidetan, babesleku batetik edo sartzea erraza den hondartza batetik.
Ikastaroak Zumaiako kirol portuan izaten dira, eta ordutegiak zure beharrei eta deialdien datei begira egokitzen ditugu.
Jolas Ontziko Patroia (PER)
Nabigatzailea izan nahi baduzu eta itsas bidaia luzeak egin, 12 milia artekoak edo uhartetik uhartera, 12 metro luze bitarteko motordun itsasontzietan edo belaontzietan, eta agian etorkizunean alturako itsas bidaiak egin ahal izatea, orduan hau da behar duzun titulua.
Ikastaroak hala daude egituratuta:
-
Alderdi teorikoa
-
Alderdi praktikoa. Segurtasun praktikak, nabigazioa eta maniobrak motordun ontzian zein belaontzian.
Eskuduntzak: Motordun itsasontziak zein belaontziak gidatzea, gehienez ere 12 metro luzekoak eta motorraren potentzia itsasontziaren tamainaren araberakoa dutenak, kostaldetik lerro zuzenean 12 miliaraino zein Balear uharteen eta Kanariar uharteen artean.
Ikastaroak Zumaiako kirol portuan izaten dira, eta ordutegiak zure beharrei eta deialdien datei begira egokitzen ditugu.
Eta PNB eta/edo PER atera ondoren, zer?
Edo beharbada oporrak Mediterraneoan igarotzea bururatu zaizu, eta ez dituzu itsas bideak ezagutzen edo bertako itsasoaren ezaugarriak, Kantauri itsasoaren oso bestelakoa delako…
Edo haizea eta lainoak irakurtzen ikasi nahiko zenuke, eta egoera bakoitzean maniobra egokienak zein izan daitezkeen aurreikusteko gai izatea…
Aholkularitza eta gidaritza nahi baldin badituzu kaira ondo iristeko, hemen gauzkazu. Perfekzionamendu ikastaroak antola ditzakegu, beren beregi zuretzat.
Gustura asko lagunduko dizugu amesten duzun nabigatzaile handi hori izaten!
Informazio gehiago…